2016(e)ko otsailakren 4(a), osteguna
2016(e)ko otsailakren 3(a), asteazkena
BAZEN BEHIN...
Aspaldiko kontakizunak gustoko dituzu?
Hona hemen bi aukera:
Aspaldiko kontakizunak gustoko dituzu?
Hona hemen bi aukera:
ZIRIPOT ETA MIEL OTXINen istorioa
eta
TARTALOren istorioa,
lehenengoa ikusteko eta entzuteko sakatu izenburuaren gainean
eta bigarrena irakurri zeuk bakarrik ala konpainian.
eta bigarrena irakurri zeuk bakarrik ala konpainian.
ONDO PASA !
__________________________________________________
TARTALO
Zizurko lakua etxe gutxi
batzuek inguratzen zuten garaian, Zizurren eta inguruko herrietan lasaitasuna
zen nagusi. Lurra landu, beharrezkoa zena ehizatu eta abereak zaintzea ziren
bizirauteko ohiko lanbideak. Urtaro bakoitza hastear zegoela, bailarako
herrietako biztanleek batzarrak antolatzen zituzten momentuko gora-beherak
konpondu, aholkuak elkarri eman eta zetozen hilabeteek zekartena prestatzeko.
Negu gorria amaitzear zegoenean egiten zen batzarra izaten zen garrantzitsuenetakoa. Garai honetan, tokian toki, Amalurrari udaberri oparo bat eskatzeko ohitura zegoen. Zizurtarrek ere, batzarrean hitz egin beharrekoak hitz egin eta gero, izpiritu txarrak eta baratza eta soroetako zomorroak uxatzea eskatzen zuten, adibidez, zintzarrien laguntzarekin Amalurra esnaraziz. Bide batez, negu gogorraren amaiera ospatzen zuten.
Urte
batean, Zizurko eta inguruko biztanleak negu amaierako batzarrean bildu
zirenean, kezka bat zen nagusi. Galarreko batek, udazkenaz geroztik bere
artaldea noizean behin erasotua izan zela esan zuenean, arazoa berea bakarrik
ez zela konturatu zen. Eskirotz inguruko soroetan, Zarikiegin, Galarreko
baratzetan, Zizurren… bailarako leku gehienetan zer edo zer gertatzen ari zen.
Astraingo nekazari batek bere baratzean pertsona erraldoi bat ikusi zuela
oihukatuz batzarkideak beldurtu zituen.
-
“Eta begi bakarra du gainera!”
-
“Tartalo izango da! Inoiz entzun dut begi
bakarreko erraldoi baten historia” -esan zuen nekazari zaharrenak.
-
“Bera izango da gure abereak, baratzak eta
soroak erasotzen dituena!” -oihuka beste batek.
-
“Lur, gure haurra, eliza atzean jolasten
zebilela munstro bat bera harrapatzen saiatu omen zela esan zigun. Negar batean
eta ikaratuta etorri zen etxera. Baina ez genion sinetsi” - ahopeka Zizurko
andre batek
Horrekin amaitu beharra zegoen
eta Tartalo ehizatu behar zutela erabaki zuten batzarkideek. Ez ziren hura
ehizatzera nola edo hala atera. Makilaz eta eskura zuten edozein lanabes
hartuta bere bila joan ziren guztiak. Tartalo beldurrarazteko, aurpegia estalita
eta odolez zikindutako mandarrak jantzi zituzten. Baten batek, zintzarriak ere
jarri zituen, Tartalo nahastu eta ardia zela pentsatuz hurbilduko zelakoan.
Tartalo ehizatzera joan ziren herritarrak Txintxurroak deitzen ziren.
Tartalori buruz begi bakarra zuela soilik zekiten, eta horregatik bortizki
edonorengana hurbiltzen ziren, begi bakarra zuen ala ez ikustera.
Egun eta gau ibili ziren
Tartaloren bila. Laguntza behar zutenez, beste bailaretako herrietatik
laguntzera etorri ziren, eta batzuek diote hauen artean mendialdeko artzain
bat hartz batekin eta Altsasuko momotxorroak etorri
zirela.
Borrokaldiren bat egon zen
Tartalo eta Txintxurroen artean. Goiz harrapatzea lortu zuten, baina kateak
hautsita ihes egitea lortu zuen. Azkenean, ihes egin eta egun batzuetara,
Txintxurro talde batek begi bakarreko erraldoia Erreniega mendiko bere
kobazuloan aurkitu zuen. Kateekin ongi lotu, herrira jeitsi eta sutan erre
zuten, herritarrak poz-pozik inguruan dantzan zituela.
Harrezkero, negua
agurtzearekin eta Amalurra esnatzeko ospakizunarekin batera, Tartaloren ehiza
gogorarazten da.
Amaiera
----------------------------------------------------------
GURE MOZORROA
Aurten 2. mailakoak Luzaideko bolanteaz
mozorratuko gara.
Aurten 2. mailakoak Luzaideko bolanteaz
mozorratuko gara.
![]() |
TXANOAK PREST! |
![]() |
SORBALDAKO ZINTAK PREST! |
Dantza prestatzen ari gara baita ere.
Nahi duzue ikusi nolakoa den?
Nahi duzue ikusi nolakoa den?
Ba... sakatu hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)