2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna


TARTALO

Sakatu hemen Tartalori egindako marrazkiak ikusteko.

Politak, ezta?

Erreniegako habanera polita da baita ere!


SANTA AGEDA

Gaur Erreniegan Santa Ageda bezpera ospatu dugu.
Urtero bezala ikasle eta irakasleak patiora atera gara 
koplak abestera.

Nahi dituzu ondo ikasi?




2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena


BAZEN BEHIN...

Aspaldiko kontakizunak gustoko dituzu?
Hona hemen bi aukera: 

eta
TARTALOren istorioa,

lehenengoa ikusteko eta entzuteko sakatu izenburuaren gainean
eta bigarrena irakurri zeuk bakarrik ala konpainian.

ONDO PASA !


__________________________________________________


TARTALO

Zizurko lakua etxe gutxi batzuek inguratzen zuten garaian, Zizurren eta inguruko herrietan lasaitasuna zen nagusi. Lurra landu, beharrezkoa zena ehizatu eta abereak zaintzea ziren bizirauteko ohiko lanbideak. Urtaro bakoitza hastear zegoela, bailarako herrietako biztanleek batzarrak antolatzen zituzten momentuko gora-beherak konpondu, aholkuak elkarri eman eta zetozen hilabeteek zekartena prestatzeko.

          Negu gorria amaitzear zegoenean egiten zen batzarra izaten zen garrantzitsuenetakoa. Garai honetan, tokian toki, Amalurrari udaberri oparo bat eskatzeko ohitura zegoen. Zizurtarrek ere, batzarrean hitz egin beharrekoak hitz egin eta gero, izpiritu txarrak eta baratza eta soroetako zomorroak uxatzea eskatzen zuten, adibidez, zintzarrien laguntzarekin Amalurra esnaraziz. Bide batez, negu gogorraren amaiera ospatzen zuten.





Urte batean, Zizurko eta inguruko biztanleak negu amaierako batzarrean bildu zirenean, kezka bat zen nagusi. Galarreko batek, udazkenaz geroztik bere artaldea noizean behin erasotua izan zela esan zuenean, arazoa berea bakarrik ez zela konturatu zen. Eskirotz inguruko soroetan, Zarikiegin, Galarreko baratzetan, Zizurren… bailarako leku gehienetan zer edo zer gertatzen ari zen. Astraingo nekazari batek bere baratzean pertsona erraldoi bat ikusi zuela oihukatuz batzarkideak beldurtu zituen.


-         “Eta begi bakarra du gainera!”

-         “Tartalo izango da! Inoiz entzun dut begi bakarreko erraldoi baten historia” -esan zuen nekazari zaharrenak.


-         “Bera izango da gure abereak, baratzak eta soroak erasotzen dituena!” -oihuka beste batek.

-         “Lur, gure haurra, eliza atzean jolasten zebilela munstro bat bera harrapatzen saiatu omen zela esan zigun. Negar batean eta ikaratuta etorri zen etxera. Baina ez genion sinetsi” - ahopeka Zizurko andre batek



          Horrekin amaitu beharra zegoen eta Tartalo ehizatu behar zutela erabaki zuten batzarkideek. Ez ziren hura ehizatzera nola edo hala atera. Makilaz eta eskura zuten edozein lanabes hartuta bere bila joan ziren guztiak. Tartalo beldurrarazteko, aurpegia estalita eta odolez zikindutako mandarrak jantzi zituzten. Baten batek, zintzarriak ere jarri zituen, Tartalo nahastu eta ardia zela pentsatuz hurbilduko zelakoan. Tartalo ehizatzera joan ziren herritarrak Txintxurroak deitzen ziren. Tartalori buruz begi bakarra zuela soilik zekiten, eta horregatik bortizki edonorengana hurbiltzen ziren, begi bakarra zuen ala ez ikustera.


Egun eta gau ibili ziren Tartaloren bila. Laguntza behar zutenez, beste bailaretako herrietatik laguntzera etorri ziren, eta batzuek diote hauen artean mendialdeko artzain bat hartz batekin eta Altsasuko momotxorroak etorri zirela.

Borrokaldiren bat egon zen Tartalo eta Txintxurroen artean. Goiz harrapatzea lortu zuten, baina kateak hautsita ihes egitea lortu zuen. Azkenean, ihes egin eta egun batzuetara, Txintxurro talde batek begi bakarreko erraldoia Erreniega mendiko bere kobazuloan aurkitu zuen. Kateekin ongi lotu, herrira jeitsi eta sutan erre zuten, herritarrak poz-pozik inguruan dantzan zituela.


Harrezkero, negua agurtzearekin eta Amalurra esnatzeko ospakizunarekin batera, Tartaloren ehiza gogorarazten da.



Amaiera

----------------------------------------------------------



GURE MOZORROA

Aurten 2. mailakoak Luzaideko bolanteaz
mozorratuko gara.



TXANOAK PREST!

SORBALDAKO ZINTAK PREST!

Dantza prestatzen ari gara baita ere.
Nahi duzue ikusi nolakoa den?

Ba... sakatu hemen.


Inauteriak Erreniegan !

Hasteko pasabideak apaindu ditugu.











NEGUARI  ONGIETORRIA!

Gabonak baino lehen negua iritsi zen eta gela 
apaindu genuen eskulan polit batekin.




ONGI ETORRIAK BIGARREN MAILAKO BLOGERA!
EA ZUEN GUSTOKOA IZATEN DEN!